XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeinek edo zerk beroien arteko kontraizatea gizona zatitua, murriztua, ta gainetik konformatua bihurtze ainako kontraizatea posible egiten du?.

Lanaren banaketak da Marx'en erantzuna.

Lanaren banaketarekin gogo-ariketa eta ariketa materiala, gozamena eta lana, produzitzea eta konsumitzea gizon ezberdinei egokitzeko posibilidadea hobeto errealitate ematen da (43) Ibid. 57 or..

Lanaren banaketa hau kenduz gero, orduan sozio-ekonomiazko alienazioaren posibilidadea bera uxatuko genuke.

Ta honekin beste alienazio guzien sortzea aldenduko genuke.

Gizona konpontzeko zer egin argi dago.

Iritzi hauek egia badira, laister dugu gizona salbatua.

Erroak duten gaitza sendatuz gero, zuhaitzaren emaitzak ere sanoak lirake.

Horrenbestean, nahiko garbi dagoela uste dut, izadiarekin eta bere giza-kidekoekin etsaitua dagoen gizonak bakarrik duela mundu zoro ta liluragarri baten kontsolamendu, eta bere miseriaren justifikatzearen beharra.

Gizarte-ekonomiazko alienazioz zauritutako gizonak behar du erlijioaren ametsezko gozotasuna.

Gizonaren zauriak osatuaz gero ez du Jainko ta bere zeru guzien beharrik.

Sendatutako gizonak ez du ukendu beharrik.